Partekatzeko eta deskonektatzeko aterpea

Etxegibel Landetxea etxe landa bat baino askoz gehiago da. Ilurdotz herri lasaiean kokatuta dago, Esteribar haranean, eta Iruñetik 15 kilometrora soilik, gure abeltzaintza jarduerarekin lotutako antzinako korta baten berritze lanetatik sortu zen, jatorrizko eraikuntzaren esentzia eta izaera mantenduz.


Harrizko hormek eta ikusgai dagoen egurrak urteetan zehar beheko solairuan abereak hartu zituen eta neguan elikatzeko belarra biltegiratu zuen eraikin baten historia gogorarazten dute. 2011n bere eraldaketa hasi genuen, familiarekin edo lagunekin une ahaztezinak partekatzeko espazio eroso bat sortzeko helburuarekin, beti ere landa ingurunearekin eta naturarekin dugun lotura mantenduz.


Etxeak 14+2 pertsonentzako tokia du eta bere espazioen zabaltasunagatik nabarmentzen da. Logela erosoak ditu, guztiak bainugela pribatua eta telebista dutenak, gune komun zabalak, sukalde osatu eta hornitua, sukalde-jangela suarekin, jolas gela eta kanpoalde atsegin bat barbakoarekin eta altzariekin paisaiaren lasaitasuna gozatzeko.


Gainera, Etxegibel diseinatuta dago denek egonaldia eroso eta irisgarri izan dezaten, mugikortasun murriztua duten pertsonentzako egokitutako logelarekin eta beheko solairuan eta kanpoaldean espazio irisgarriekin.


Gure inguruneak eguneroko erritmotik deskonektatzeko eta naturarekin konektatzeko aukera eskaintzen du. Senderismoa, BTT ibilbideak, nekazalturismo esperientziak eta gure animaliak —behiak, ardiak eta astoak— gertutik ezagutzeko aukera Nafarroako bihotzean benetako esperientzia baten parte dira.


Etxegibelen nahi dugu egonaldi bakoitza oroitzapen berezi bihurtzea, partekatzeko, atseden hartzeko eta natura giro eroso eta familiar batean gozatzeko leku bat izatea.

Jarri gurekin harremanetan